Bigarren elementua, Lurra

Guaixe 2012ko ekainaren 1a

Haize Berriak bandak bere 15. urteurreneko eskaintza berezia aletzen segituko du. Materia osatzen duten lau elementuei eskainiko die denboraldiko kontzertuak. Horretarako Philip Saparken Earth, Water, Sun, Wind-1. sinfonian oinarritu da Haize Berriak banda. Maiatzaren 4ko emanaldian urari eskaini zioten emanaldia. Biharkoan berriz, egitarauaren ardatza lurra izanen da. Philip Saparken Lurra piezaz gain, egitarauan Percy Graingerren Children´s March Over the Hills and far away obra emanen du abesbatzak. Sakanako bandarekin hainbatetan aritutako Vicent Egearen El Camino pasodoblea ere emanen du bandak. Biharko emanaldia obra baten mustutzea ekarriko du: Garazi Garasa bandako kidea zenduaren omenez Javier Gonzalez Sarmiento donostiarrak konposatutako obra, Noches en Boadway. Ziurrenik une hunkigarri bat baino gehiago sortuko duela piezak. Larunbatekoa eman eta gero, Haize Berriak bandak Altsasun San Juanetan kontzertua eskainiko du. Udan Irurtzunen eta Lakuntzan Sakanako bandaren doinuak entzuteko aukera ere izanen da.