Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Espainiako Gobernuko Ordezkaritzak Altsasuko Udalak Espainiako bandera jartzea eskatzeko prozedura hasi du. Asteazkeneko udal bilkurak PPren proposamena atzera bota zuen eta orduan abiarazi zuen prozedura Gobernuko Ordezkaritzak. Udaletxeko balkoian eta barruan toki nabarmen batean jartzeko eskaera egin zuen Francesc Parisek. 90eko hamarkadatik ez da banderarik jartzen Altsasuko udaletxean. Foru administrazioaren legea betez Nafarroako bandera jarri zen 2008ko apirilean eta harrez geroztik hura dago balkoian.