Osasun etxean, murrizketen kontra

Guaixe 2012ko ekainaren 6a

Constantino Salinas osasun etxeko langileak asteazkenero kontzentrazioak egiten hasi dira. Osasun zentroko atean jartzen dira eta murrizketen kontrako pankarta zabaltzen dute. Salatu dutenez, langileen baja motzak, oporraldiak eta beste ez dira ordezkatzen eta baliabide materialetan ere nabari da aurrekontuan guraizea sartu duela Nafarroako Gobernuak. Kalitatezko osasun zerbitzua aldarrikatzeko gaur 12:50ean eginen dute kontzentrazioa. Etxarri Aranazko osasun etxean ere arrazoi beragatik asteazken goizero kontzentrazioak egiten dira, martxo akaberaz geroztik.