Sunsundeguik autobus modelo berria aurkeztu du

Guaixe 2012ko ekainaren 7a

Nafarroako Zirkuituan, Los Arcosen aurkeztu zuen asteartean Sunsundeguik SC7 autobusa. Enpresatik adierazi dutenez, modelo berriak "erosotasun maila altua eskaintzen du, kalitatezkoa, fidagarria eta errentagarria den karrozeria batean". Sunsundeguiren autobus berriaren diseinua aerodinamika hobea du eta, horrela, "kontsumoa gutxitu eta ibilian bidaiariendako erosotasun handiagoa eskaintzen du". Elementu nabarmenakAurreko kristala 30 cm handiagoa eta atzerako-ispilu berriek gidariari ikuspen ahalmen handiagoa ematen diote. Aurreko aldeko egitura indartuak kolpeak hobe absorbitzen ditu.  Eta motorrera iristeko modu errazagoa eskaintzen du. Barru alde zabala eta garbitzeko erraza eta led bidezko argiztatzea. Gainera, sarbidea erosoagoa eta grbitzen errazagoa. Scania, Volvo, Mercedes, Man eta Iveco etxeetako mekaniketan modelo hau karrozatzeko aukera du Susnsundeguik, 11 eta 15 metro arteko autobusak sortuz. AurreikuspenakSunsundeguik 35 langile kontratatu behar ditu hiru hilerako. Enpresak uste du, "merkatua uzkurtuta dagoen arren" aurten salmentak %10-20 artean igoko direla. Estatuko merkatu kuotaren %15 baino gehiago bereganatzea espero du. Hala, Alsa enpresarendako Sideral 2000 modeloko 21 autobus eginen ditu Sunsundeguik. Enpresa berarekin batera Premium seriea sortuko dute udarako, "kalitate eta zerbitzu maila altuenak izanen dituen autobusa". Aurreratu dutenez, 36 plazatako autobusa izanen da, aulki bakarreko ilarak eta ukimen-pantaila banarekin.