Zein argazkik merezi du bigarren saria?

Guaixe 2012ko ekainaren 12a

Alberto Cuñado Rodriguezek irabazi du Altsasuko Dendarien Elkarteak antolatutako III. argazki lehiaketa. Ardo gorri kopa batean erori den tanta batek sortzen duen efektua eta atzean dauden mahatsen arteko kontrasteak eman dio saria: 500 euroko txartela elkarteko dendetan gastatzeko. Hala erabaki du epaimahaiak. Orain bigarren saria, herritarren saria, banatzeko garaia iritsi da, 300 euroko txartela elkarteko dendetan gastatzeko. Lehiaketara aurkeztutako argazki guztiak Gure Etxea eraikinean daude ikusgai larunbatera arte, 18:30etik 20:30era. Han bertan ere herritarren bozak jasotzeko kutxa dago. Argazki baten edo bestearen alde egin nahi duenak Altsasuko Dendarien Elkarteko kide den establezimenduren batetik pasa behar du eta botorako txartela eskatu. Harekin eman liteke soilik botoa. Boz gehien eskuratzen duen argazkiaren egileak jasoko du herritarren saria. Gainera, boto-emaile guztien artean elkarteko establezimenduetan gastatzeko 100 euroko balioa duen txartela zozketatuko da. Larunbatean bertan jakinen da norendako diren falta diren bi sari horiek.Erakusketa30 egileren 77 argazki daude ikusgai.