Iker Buenok beste urrats bat eman nahi du 7x1=7 gailur proiektuan. Helburua munduko zazpi kontinenteetako mendirik altuenak, seven submit edo zazpi gailurrak deritzanak, bakarrik eta estilo alpinoan igotzea da. Orain arte Afrikako mendirik altuena, Kilimanjaro (5.895 m), eta Hego Amerikako mendirik altuena, Andeetako Aconcagua (6.962 m) zapatu ditu. Orain Alaskan dago, Ipar Amerikako mendi altuena, MacKinley (6.194 m) igo nahi baitu. Bere kokapenagatik, zirkulu polar artikotik oso gertu, oso klima hotza du McKinleyk. Munduko mendirik hotzena dela esaten da. Jakin dugunez, altsasuarra italiar batzurekin elkartu da eta eurekin MacKinley zapatu du, Messner korridorea osatuz. Orain oinarrizko kanpamenduan esperoan dago, ostegun eta ostiralerako eguraldi ona iragarri baitute. Orduan West Buttress edo ohiko bidea erabiliko du Ikerrek McKinley tontorra zapatzeko, eta bakar-bakarrik ekinen dio igoerari. Ea zortea lagun duen.