Fluitecnik-ek 2013an jarduera badu diru-laguntza kobratuko luke

Guaixe 2012ko ekainaren 13a

Gamesak Altsasun zuen lantegian eguzki plakak egiteko asmoz eskuratu zuen lantegia Fluitecnik-ek. Iazko Aste Santuaren ondoren hasi ziren ekoizten, baina aurtengo apirilaren 30ean zeuden 18 langileetatik 2 ez beste guztiak kaleratu ditu enpresak. Izan ere, Espainiako Gobernuak onartutako Errege Dekretu batek sektorea erabat geldiarazi du eta ez zegoen inolako eskaerarik. Egoera horren aurrean atzo NaBaiko parlamentari Manu Aierdi Olaizolak enpresak jasotako 312.852 euroko diru-laguntza edo zati bat galduko lukeen. Lourdes Goikoetxeari industria kontseilariak azaldu zuenez, Fluitecnikek Altsasun egindako inbertsioengatik diru-laguntza 2013an jasotzekoa da. "Ziur gaude enpresak ez duela jarduerarik eginen han. Guk laguntza ematerakoan enpresaren egoera zein den aztertzen dugu. Heldu den urtean jarduerarik ez duela ikusten badugu, ez dugu ordainduko. Eta ordaintzen badugu, legeak agindutako 5-10 urteko jarraipena eginen dugu".