Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Bideoak, sketxak, bakarrizketak, proiekzioak, zozketak, azken bi urtetan Altsasun gertatutakoaren ikus-entzunezko errepasoa, herriko hainbat talderen kolaborazioak, Hitz&Pitz saioko pertsonaien (Stupendo Jonathan edota JK Show) bideoak eta beste hainbat sorpresa. Hitzondo herri komunikabideak bere bigarren urteurrena umorez eta jai giroan ospatuko du gaurkoan. Altsasuar guztiei gonbitea luzatu diete. 2010eko garagarrilean sortu zen Hitzondo, Altsasun gertatutakoaren berri emateko. Bere ibilbidean 1000 berri zabaldu dituzte www.hitzondo.net gunearen bidez. Albisteez gain, ekimenen inguruko bideoak, altsasuarrei egindako elkarrizketak, kolaboratzaile sare batek osatutako iritzi atala du web guneak eta egunero 300 bisita inguru jasotzen ditu.