Tenis Ruborreko Urdaiazpiko Txapelketako finalek utzi dutena

Guaixe 2012ko ekainaren 20a

Urdaiazpiko TxapelketaKimuak: 1.Jon Erdozia (Etxarri Aranatz). 2. Xabier Igoa (Etxarri Aranatz).Haurrak, emakumeak: 1.Andrea Ariztu (Olazti). 2.Iruna Grados (Altsasu).Haurrak, gizonak: 1.Aritz Martinez de Ibarreta (Altsasu). 2. Aitor Flores (Altsasu).Kadeteak: 1.Ane Cantero (Altsasu). 2.Idoia Jimenez (Altsasu). Rubor-Altsasu Tenis Elkarteak II. Urdaiazpiko Tenis Txapelketa antolatu du, ikasturtean barna jokatu dena. Aurreko hilabetean finalak jokatu ziren. Aipatzekoa da txapelketan 52 tenislarik hartu dutela parte, giro paregabean, eta partida politak ikusteko aukera izan dela. Guztiek tenis kantinplora eta bi eskumuturreko jaso zituzten opari, bigarren sailkatuek kopa eta irabazleek kopa eta urdaiazpikoak. Tenis campusaIkasturtea despeditu da, eta udarako tenis campusa antolatu du Rubor taldeak, uztailaren 1etik 6ra. Tenis klaseak txangoekin alderatuko dituzte. Olaberrian, Ordizian, Donostian, Xabierren eta Mutiloan gauzatuko da campusa. Izena emateko 679 05 67 67ra hots egin behar da. www.tenisrubor.comTenis campuseko informazio guztia eta Rubor Altsasu Tenis elkartearen berri.