San Joan sutarako harea 10 tokitatik hartu beharko da

Guaixe 2012ko ekainaren 21a

Larunbatean udako solstizioa ospatuko da, ohi bezala suak piztuz. Hori dela eta, Altsasuko Udaleko Kultura eta Jaiak Sailak eta Basoen Zerbitzuak jakinarazi du sua piztu behar duten guztiek harea erabili beharko dutela asfaltoa edo zorua izorratzea galarazteko. Bestalde, ingurumenari ahalik eta kalte gutxien eginez, su on bat egiteko hainbat aholku eman dituzte udaletik. Lehenik, suak pizteko basoan haizeak botatako adar eta zuhaitzak edo basolanetan moztutako sasiak erabiltzea gomendatu du udalak. Horrekin batera, Sasiren bat mozteko asmoa izanez gero, ebakiak ahalik garbien egin behar dira, bestela, gaixotasunek erraz jo dezakete zuhaixka. Sahats adarrak espeziea ugari den tokian mozteko eskatu dute udaletik. Horretarako Aizkora-ebaki garbiak egiten badira lurretik metro batera, beren birsortzea erraztuko dugu. Espezie hau berehala lehortzen da, erraz hartzen du su eta oso usain desinfektagarri gozoa ematen du. Azkenik, ihartutako abar eta sasiak aprobetxatzea eskatu du udalak. Harea hartzeko 10 tokiPilotajauku, Amandrea kalea (hilerri ondoan), Zubeztia plaza, Zelai kalea (Caixa eta iturgintza parean), Intxaurrondo kalea (Eroski ondoan), Idertzagain kalea (Xagu parean), Amaia kalea (errotonda ondoan), Zumalakarregi plaza eta Frontoiko zeharbidea (kultur gunearen ondoan).