Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Horixe egin nahi du gaur arratsaldean Euskal Herrian Euskarazek (EHE): euskaraz bizitzeko hautua hartu dutenak, hartu nahi dutenak edota haiekin bat egin duten Altsasuko euskaldun guztiak bildu nahi ditu. 20:30ean eginen dute argazkia. Aurretik, EHEko kideek ikasturtearen errepasoa gogoraraziko dute, egungo egoera azaldu eta hurrengo ikasturteko aurreikuspenak azalduko dituzte. 18:00etan Foru plazan musika jarriz hasiko da EHE. Bere bi kideri jarritako isunak ordaintzeko ekimena eginen dute eta materiala ere salduko dute.