Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Jaietan eta urte osoan, BERDINTASUNA. Lelo hori duen kanpaina sustatuko du Altsasuko Udalak eta hura ilustratzeko irudi lehiaketa antolatu du. Emakumearen Bilguneak erantzukidetasuna sustatu nahi du etxeko lanetan eta familiaren zainketan, gizon-emakumeak festaz baldintza beretan gozatzeko. Bestetik, festa giroan errespetuzko eta onartzeko jarrerak bultzatzeko, sexu-jazarpenaren eta sexu erasoen prebentzioa sustatzeko, festetan ere emakumezkoen ezezkoak ulertu behar direla azpimarratu nahi du. OinarriakParte-hartzaileek gehienez ere bina lan aurkeztu ditzakete. Ezinbestean testu hau agertu beharko du: Jaietan eta urte osoan, berdintasuna. En fiestas y todo el año, de igual a igual. Jaietan etxeko eta familiaren ardura denondako. En fiestas también, las responsabilidades de casa y familia para todos y todas. Jaietan erasorik ez. Fiestas sin agresiones. Ezezkoak ezetza esan nahi du festetan ere. Decir no, siempre quiere decir no. Aurkeztutako lanek Emakumearen Bilguneko logotipoa eta Altsasuko Udalaren armarri izan beharko dute. Plika sistemaren bidez aurkeztu beharko dira garilaren 12a baino lehen, Emakumearen Bilguneko bulegoan, Gure Etxea eraikinean. Saria 200 eurokoa izanen da. Lehiaketako oinarriak www.altsasu.net/eu/ atarian daude.