Irrati lizentzia eskatzaile guztiak aurrera

Guaixe 2012ko ekainaren 27a

Altsasun FMko 3 irrati lizentzia komertzialak eskuratzeko 8 eskaera jaso zituen. Guztiek ere dokumentazioa behar bezala aurkeztu dute. Eskatzaileak Abian Komunikazioa SL (eskaera bakarra. Iruñea. Gorka Bueno Urrizelki da administratzaile bakarra eta herri guztietarako eskaera egin du); Agrupación Radiofónica SA edo Agrurasa (2 eskaera. A Coruña. Prisaren M80 irratia hedatzen da bere lizentzietatik); Radio Amanecer SA (eskaera bakarra. Madril. Zeta komunikazio taldea); Radio Publi SL (eskaera bakarra. Madril. Vocento taldea, ABC Punto Radio); Radiodifusora Navarra SAU (2 eskaera. Berriobeiti. Prisa Radio, Ser katea) eta Zeroa Multimedia (eskaera 1. Iruñea. Noticias taldea. Onda Vasca) dira.Altsasun Ondas, S.A. enpresak du irrati lizentzia komertziala, Radio Navarra-Cope irratiak erabiltzen duena. Baimena 2014ra arte du. 1994tik 2003ko lastaila akaberara arte Radio Navarra-Copek estudioa izan zuen Altsasun eta bertatik zenbait ordu emititzen zituen. Gaur egun kontzesioa berremisioa egiteko erabiltzen da, eta Altsasutik ez da ezer emititzen.