Euskaraz biziko den sarea aktibatu nahi du EHEk

Guaixe 2012ko ekainaren 27a

Ikasturtea despeditzerakoan aurrera begirako erronka hori jarri dio bere buruari Altsasuko Euskal Herrian Euskarazek (EHE). "Gutako bakoitzak dugu euskal herri euskalduna eraikitzeko beharrezkoa den giltza, euskara erabiltzen hasi eta erabiltzea eragozten dizkiguten uneak, instituzioak, legeak, identifikatu eta salatu ahalko ditugu". Euskaldun guztien indarrak batzeko deia egin du EHEk "gure eskubideak aldarrikatu eta hauek aldatzen" joateko. Ostiralean despeditu zuen ikasturtea EHEk. Hainbat altsasuar batu zitzaizkien taldekideei eta eragilearen ikur erraldoi bat irudikatu zuten. Ondoren, EHEko kideek ikasturtean egindakoen errepasoa egin zuten. Hasierako asmoa "gure zein euskararen presentzia handitzea zen, norbanakoengan eragiteko kanpainia bat martxan jartzen genuen bitartean". Azaroan egindako Ezabatu eta euskaraz bizi ekimenaren bidez Euskal Herriarendako arrotza den paisiaia linguistikoa iraultzeko asmoz ezabaketa kalejira egin zuten eta ezabaketak egiteko deia luzatu genuen. Ondorioz isuna eta epaiketa etorri zaie EHEko bi kideri. Horrek eragile euskaltzalearen plangintza aldatu zuen. Hala ere, isunak lortzeko ekimenengatik eta auzibidea zabaltzeagatik protesta egiteagatik presentzia lortu dutela ere baloratu dute EHEko kideek. EpaiketaIrailaren 11n izanen da. EHEko bi kide epaituko dituzte. 6.000 euroko isuna eta epaiketa gastuak ordaintzeko hainbat ekimen garatu dituzte EHEko kideek.