Festak iragartzeko irudi bila

Guaixe 2012ko uztailaren 2a

Altsasuko Udaleko Kultura Sailak festak iragartzeko kartel lehiaketa antolatu du. Parte-hartzaile bakoitzak, gehienez ere, bina kartel aurkez ditzake, orijinalak beti ere. Guztietan Altsasuko festak 2012 / Fiestas de Alsasua 2012 leloa agertu beharko du. Lanak A3 edo 70 x 50 cm-ko tamainarekin aurkez litezke. Lanak plika sistemaren bidez aurkeztu beharko dira lehiaketara.Jasotako lanen artean epaimahaiak 3 aurkeztuko ditu. Garilaren 18tik 29ra herri bozketa eginen da eta boto gehien dituen kartelak iragarriko ditu festak. Irabazleak 600 euro eskuratuko ditu.