Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Bargan dagoen "gaztelua" eta bere inguruak iaz txukundu zituzten aurrenekoz Altsasuko Mendigoizaleak taldeko kideek. Aurten ere errepikatzeko asmoa dute. Aurreko bi asteburuetan garbiketa lan batzuk egin dituzte eta etzirako deialdia egin dute. Txuma Morcillok esan digunez, belarra handitu egin da eta haiek kentzea izanen da egitekoa. "Garbi mantentzeko". Horretarako aitzurrak eramatea eskatu du. Bestalde, Basaluzeko dorrearen berri ematen duen panel bat ere jarri nahi da, telegrafo optiko linea baten zati zela azalduz. Altsasuko Udalak ordainduko du eta mendizaleek jarriko dute. Morcillok aurki izan daitekeela azaldu digu.