Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Ezkondu edo izatezko bikote egin behar diren bikoteek hitzarmen bat sinatzeko aukera dute, aurretik bikote direnek ere"Zerbait sinbolikoa da. Baina bai kontziente izatea lan asko daudela zainketan, etxeko lanetan eta bikoteek haiek banatu behar dituztela; eta tratu onak defendatu behar direla". Erkuden Azanza Altsasuko berdintasun agenteak halaxe azaldu zuen Beleixe Irratian (FM 107,3). Azanzak azaldu duenez, borondatezkoa da kontratua sinatzea eta bikote guztiei eskainiko zaie, bai udalean bai epaitegian. Altsasun Bateragarritasunaren Aldeko Ituneko sinatzaileek proposatuta jarri da martxan ekimena. "Ardurak partekatzea sustatu nahi duen ekintza da eta konpromiso batzuk hartzen dira".Lau konpromisoak1. Etxeko lanak, zainketak, familiaren ardurak eta denbora erdibanatu eta partekatzea etxearen barruan nahiz kanpoan.2. Elkarren beharrak errespetatzea, espazioa eta denbora berdintasunez banatuz.3. Negoziatzea, gatazkak konpontzeko modu gisa, inposaketa eta mendekotasuna ekiditeko.4. Edozein indarkeria mota ez onartzea gure harremanean, ez eta gure familiekin, ez eta seme-alabekin ere.