Salazarren lan bat NUPen erakusketa ibiltarian

Guaixe 2012ko uztailaren 10a

Nafarroako Unibertsitate Publikoak (NUP) 25 urte bete dituela eta erakusketa ibiltaria antolatu du, arte garaikideko bildumaren parte bat erakusteko. NUPen ondarea Nafarroako gizartera hurbiltzea da erakusketaren helburua. Pintura eta Unibertsitatea. NUPen bilduma, bere 15. urteurrenean da izenburua du eta NUPek bete duen urte bakoitzeko obra bat osatzen du erakusketa; pinturaz, marrazkiz edo collage grafikoz osatuta. 25 lan horien artean Dora Salazarren Sobrevolar lana dago ikusgai. 2002an eginikoa, Aquarelle Arches paperaren gaineko teknika mistoa. Aurreko ostegunean mustu zen Lizarrako Gustavo de Maeztu Museoan eta han irailaren 30era arte izanen da ikusgai. Ondoren erakusketa Tuterako María Forcada Fundaziotik eta Iruñeko Nafarroako Museotik pasako da.