Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Nafarroako Gobernuak Sunsundeguiko langileek herrialdeko metalgintzako baldintzetara parekatzeko proposamena gogor kritikatu du LABek. Sindikatu abertzaleak esan duenez, "langileen lan baldintzen kontra joan beharrean enpresaren antolakuntza eta ekoizpen arloei aurre egitea beharrezkoa da". Bi horiek gaizki daudela dio LABek eta horren ardura Sunsundeguiren aurreko nagusiei eta 2009tik enpresa kudeatzen duen Nafarroako Gobernuari leporatu die. Horrekin batera 25 urteetan inbertsiorik egin ez izana egungo egoera sorrarazi duela esan dute LABetik. Nafarroako Gobernuaren proposamena "epe motzerako eta irreala" dela salatu du. LABeko kideen iritziz Sunsundeguik etorkizuna du. Foru administrazioak egindako proposamena "xantaiatzat" jo du. "Lan Erreformaren arabera Nafarroako Gobernuak berak neurri horiek indarrean jarri ditzake, baina beldurra eta xantaia erabiltzea erabaki du langileekin akordioa lortzeko. Horren adibide da eman duen 15 eguneko epea edo itxiera posiblerako mehatxua". LABetik Nafarroako lan arloko eredu bat eskatu du, Madrileko bazter utzita.