Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Hilaren 2an hasi zen Erkudengo Amaren bederatzi hurrena Altsasuko elizan. Hura despeditu ondoren, domekan, irudi sainduak bere ermitarako bidea hartuko du, erromesen bizkar gainean. 9:30ean abiatuko da erromesaldia elizatik. Behin ermitara iritsita, 11:00etan, meza izanen da eta hura despeditzean Ama Birjina Erkudengoa abestia kantatuko dute bildutako guztiek. Elizkizunaren ondoren udalak banatutako gazta eta ardoa dastatuko dute erromesek. Askok euren mokadua eramanen dute. Txistu doinuak jendea zortzikoa, jotak eta porrusaldak dantzatzera aterako ditu.