Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Joko Olinpikoak hasteko egun gutxi falta direnean Hodei Mazkiaran pistard altsasuarra Mallorcan dago kontzentratuta astelehenetik, Espainiako Pistako Txirrindularitza selekzioarekin. Altsasuarrak uztailaren 29an hartuko du Londonerako bidea, eta abuztuaren 7an sartuko da lehian. Prestakuntza gogorra darama altsasuarrak. Astean hiru egunetan pistan aritzen da entrenatzen, eta, horretaz gain egunero gimnasioan aritzen da eta errepidera ateratzen da kilometro batzuk egitera. Horretaz gain, berriki bi egun eman ditu Faduran kontzentratuta, gimnasioa egiten eta bizikleta estatikoan proba batzuk egiten. Sasoi betean iritsiko da Londonera.