Naiara Diezen Obenasak Liga Femeninan jarraituko du

Guaixe 2012ko uztailaren 18a

Krisiaren eragina saskibaloian ere nabaritzen ari da. Naiara Diez saskibaloi jokalariaren UNB Obenasa Navarra taldea, hala ere, emakumezkoen saskibaloi mailarik altuenera, Liga Femeninara, itzuliko da hurrengo denboraldian. Ligako kostuen beherapenengatik - jokalarien soldatetan bereziki - animatu dira bertan aritzera, nahiz eta babesle nagusirik ez izan. Gogoratu iaz aipatu kategoria galdu zuela UNB Obenasa Navarrak, baina krisiaren ondorioz Liga Femeninako hainbat talde desagertu direnez, toki libre horietako bat beteko du UNB Obenasa Navarrak. Nonbait soilik 12 taldek eman zuten izena aipatu txapelketan aritzeko.