Etxe bat miatu du Guardia Zibilak erregaiekin egindako iruzurragatik

Guaixe 2012ko uztailaren 19a

15 probintzietan egindako operazioan 30 pertsona atxilotu dituzte, 2 Nafarroan. BEZa ez ordaintzeko bi erakundeko kide izatea leporatzen dieteGuardia Zibilak eta Agencia Tributariak egin duten operazioak bi erakunde desegin ditu eta zabaldu dutenez erregaien sektorean 120 milioi euroko iruzurra egin dute. Antza, gasolio eta gasolina kopuru handiak erosten zituzten BEZa ordaindu gabe, "ondoren konpetentziarik gabeko prezioetan saltzeko". Barne Ministerioak zabaldu duenez, bi erakundeak 4 urtez jardun dira Katalunian, penintsula erdialdean eta Galizian. Erregaia munduan barnako hainbat bitartekariren bidez erosten zuten atzerrian eta BEZ aitorpen faltsuak aurkezten zituzten. Nafarroan atxilotutakoak erakundeen jarduera estaltzen aritzen zirela diote ikerlariek. Eta ziurtatu dute herrialdean ez dela erakunde horien erregairik saldu.