Altsasuarrek 3 lanen artean aukeratuko dute festetako kartel iragarlea

Guaixe 2012ko uztailaren 19a

Hilaren 29ra arte eman dezakete botoa 16 urtetik gorako altsasuarrek. Kartelak Iortia kultur gunean daude ikusgaiAurtengo Altsasuko festak iragarri eta egitarauko azala izanen den kartela aukeratuko dute altsasuarrek. Epaimahai batek lehiaketara aurkeztutako 23 lanen artean hiru aukeratu ditu eta horietako baten alde egin beharko dute boza ematen dutenek. Hirugarren urtea da horrela aukeratzen dena Altsasuko festetako kartela, eta bere egileak 600 euro eskuratuko ditu. Boza emateko altsasuarrek hiru aukera izanen dituzte: Iortia kultur gunetik pasatzea 100:00etatik 14:00etara; 012 telefonora hots eginez edo udalaren web orriaren bidez. Altsasuko Udaleko Kultura Sailetik jakinarazi dutenez, pertsona bakoitzeko boto bakarra onartuko da, horregatik, botoa ematerakoan norberak bere burua identifikatu beharko du.