Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Euskal Sega Ligako sailkapen orokorra1.Igor Esnaola: 224 puntu2.Bixente Mitxelena: 222 puntuAtzo despeditu zen, Zaldibian, Euskal Herriko Sega Liga. Nazioarteko eran jokatu da txapelketa. Gizonezkoek 100 metro koadroko sail bana ebaki behar izan zuten, eta, neskek, 35 metro koadroko sail bana. Gizonezkoetan lehen postua lortzeko borroka estuan ibili ziren Igor Esnaola legoetarra eta Altsasun bizi den Bixente Mitxelena oreretarra. Esnaolak lortu zuen garaipena. Oso azkar ebakitzeaz gain, oso txukun moztu zuen belarra eta ez zuen zigorrik jaso (1.58). Horrek txapela lortzeko balio izan zion. Txapelketa irabazteaz gain, belarra txukunen ebakitzen duenarendako saria jaso zuen. Mitxelena izan zen bigarrena (2.15), lan txukuna egin ondoren, eta Goenaga hirugarrena. Emakumezkoetan ez zen ezusterik izan eta Alatzne Etxaburua izan zen garailea.