Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Atzo Nafarroako Parlamentuak erabaki zuen Sunsundeguiz hitz egitea, baina irailean. NaBaik, Bilduk eta I-Ek eskatu Sunsundeguiko ELA eta LAB sindikatuen premiazko agerraldia Parlamentuko Ekonomia Batzordean eta Altsasuko lantegia bisitatzea. Premiazko eskaeraren aurka agertu ziren UPN, PSN eta PPN, ondorioz bisita eta agerraldia irailean aztertuko dituzte. Horrekin batera, Lourdes Goikoetxea lehendakari-ordeak Sunsundeguiz azalpenak emateko eskaera ere irailean aztertuko du Nafarroako Parlamentuko bozeramaileen batzordeak. NaBaiko Manu Aierdi parlamentariaren iritziz "ulergaitza" da kontra bozkatu zuten alderdien jarrera. "Enpresa Nafarroako Gobernuarena da eta une delikatua pasatzen ari da. Horregatik, premiazkoa jotzen dugu enpresa batzordea Parlamentuan izatea". Mobilizazioen kontraZuzendaritzak proposatu duen berregituraketa plan berriaren kontra protesta egitea baztertu zuen atzo Sunsundeguiko plantillak. ELAk eta LABek proposatu zuten 3 orduko lanuzteak egitea eta agorrilaren 20tik aurrera mugagabeko greba egitea. 114 langilek kontra bozkatu zuten, 72k alde eta 5 boto txuri izan ziren. UGTk plantillaren jokabide "arduratsua" nabarmendu zuen.