Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Lau altsasuarrek, tartean alkateak, epaitegian deklaratu behar izan zuten. Parodiak segurtasun indarrek Altsasun duten presentzia itogarria salatu zuenEspainiako Auzitegi Nazionaleko epaile Santiago Pedraz epaileak artxibatu egin du Garazi Urrestarazu Zubizarreta eta Ramon Lopez Cid auzia. Erregearen diskurtsoa parodiagatik beste bi altsasuarrek ere Iruñean deklaratu behar izan zuten. Fiskaltzak hala eskatuta hartu du erabakia epaileak. Asociación de Victimas del Terrorismok jarri zuen kereila eta hark salatutako "delituak egin direnik ez delako behar bezala justifikatu". Horregatik epaileak kereila artxibatzea erabaki du. Pedrazek dioenez, "ez du kalterik egiten erregea bere funtzioetako batean agertzea, tropak aztertzen". Epaileak gaineratu duenez, tropen "janzkera xelebreak eta sinbologiak broma areagotzen dute; ez dira gustu onekoak, baina ez dute mugarik gainditzen". Epailearen iritziz kritika "batzuetan baldarra" adierazpen askatasunaren mugen barruan egiten da. Eta ez du uste Espainiako Koroaren itzala zalantzan jartzen denik. ParodiaErregearen diskurtsoa pasa den urteko irailaren 3an izan zen. Umorea eta aldarrikapena batzen zituen jardunaldian, antolatzaileek segurtasun indarrek Altsasun duten presentzia itogarria salatu nahi zuten. Horrekin batera, pasa den urteko uda altsasuarrek jaso zituzten isunak (10.000 euro baino gehiago) ordaintzeko dirua bildu nahi zen. Egitarauan besteak beste bazkaria, segurtasun indarrez mozorrotutakoek desfilea eta erret hitzaldia zegoen.