Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Zuzendaritzak esan du aurki lantegia itxiko duela aurre-akordioa onartzen ez badaBerregituraketa berri bat egiteko, atzo sinatu zuten aurre-akordioa Sunsundeguiko zuzendaritzak eta UGTk. 1,2 milioi euro jasoko ditu horrela Sunsundeguik gobernutik. Adostutakoaren arabera 250 langiletik 170i soldata %10 inguru jaitsiko zaio. Horrekin batera soldata handituko luketen osagarri batzuk ere onartu dituzte. Aurre-akordioan ere zeharkako 21 langileren kaleratzea jaso zen. 7 birkokatu eginen lituzkete, 3 aurre-jubilatuko lituzkete eta gainontzeko 11ndako lan egindako urte bakoitzeko 25 eguneko kalte ordaina emanen liekete, urte bateko mugarekin. Zeharkak kontratatutako 60 langileren soldatak ere murrizteaaurreikusi du aurre-akordioak. Murrizketa honen aurreko oinarriarekin kalkulatuko lirateke kalte-ordainak baldin eta enpresa urte baten buruan ixten badu. Aldi berean, akordioan jaso da enpresak lan arloko edozein murrizketa sindikatuekin adostuko duela. EnpresaZuzendaritzak atzo langileei jakinarazi zien lantegia aurki itxi dezakeela lortutako aurre-akordioa ez bada onartzen. Bestalde, asteartean jakinarazi zuen hartzekodunen aurre-akordioa aurkezteko asmoa zuela. Antza, ordainketak egiteko nahikoa lan du zuzendaritzak eta arau hori indarrean jarriz 3 hilabete izanen ditu zorra birnegoziatzeko. Sunsundegui kudeatzen duen Sodena enpresa publikoak jakinarazi duenez, lantegietan interesa duen enpresak badaude eta akordioa bazkide berri bat bilatzeko denbora emanen duela azaldu du. Sinatu gabeELAk lastailaren 6an sinatutako akordioko puntu guztiak betetzea eskatu dio enpresari. ELAkoen iritziz, "zuzendaritzak ez du konpromiso garbirik hartzen eta akordioa asmo onen adierazpena besterik ez da". ELAk inongo kaleratzerik ez duela onartzen adierazi du eta berriki kaleratu duten Ivan Lumbreras berriro hartu dezatela exijitu du. Bi langile kolektiboren soldatak txikitzen direla salatzearekin batera, ELAk nabarmendu du lan baldintzak aldatzeko ahalmena zuzendaritzaren esku gelditzen dela. LABek salatu duenez, "Nafarroako Gobernuak eta kudeatzaileek mehatxua, hartzekodunen lehiaketa eta garileko estraren ordainketa xantaia gisa erabiliz eta lan erreformarekin Sunsundeguin lan harreman eredu bidegabea ezarri nahi dute". Langileen miseria bilatzea leporatu die Gobernuari eta zuzendaritzari. Akordiotarako prestutasuna azaldu du LABk, baina horretarako gardentasuna eta lan erreforma ez aplikatzea exijitu du. Aurreakordioak lan harremanak 3 urterako aldatuko dituela salatu du. Haiek egindako proposamena ere baztertua izan dela esan dute LABetik.