Kultur zerbitzuetako teknikari laguntzailea kontratatzeko deialdia

Guaixe 2012ko uztailaren 25a

Altsasuko Udalaren oposizio deialdian parte hartu nahi dutenek haien curriculumak agorrilaren 10era arte aurkez dezakete. Izangaiek, euskara ezagutzak izateaz gain, gutxienez batxilergoa, LH Bigarren mailako ikasketak edo haien baliokideak izan beharko dute. Hautatua izanen den pertsonaren egitekoa izanen da Altsasun kultura baldintzaonenetan kontsumitzea erraztu eta bultzatuko du. Altsasuko Udaleko langileen lanaldiaren % 68,18 izanen du. Iortia kultur gunean lan eginen du, astelehenetik ostiralera, 8:00etatik 13:00etara edo 8:30etik 13:30era eta zerbitzuaren beharretara egokituko da.Hautapen prozesuan lanposturik lortzen ez duten izangaiekin aldi baterako (bajak, oporrak, eta abar) kontratatuak izateko zerrenda bat osatuko da lortutako puntuazioaren arabera.