Dantza ekarriko du Altsasura Cultur programak

Guaixe 2012ko uztailaren 27a

Agorrilaren 1etik irailaren 2ra, Nafarroako Gobernuak Cultur programaren beste edizio bat abian jarriko du. Nafarroako geografian barna sakabanatuta 32 emanaldi eskainiko ditu, eguneko bat, astelehenetik igandera, eta hainbat diziplinetakoak. Horietako emanaldi bat Altsasun izanen da, agorrilaren 28an. Iortia kultur gunean Agoizko dantzari taldearen Ametsen mundua ikuskizuna izanen da.