Hogeita hamaika idazlek Berria egunkariaren Zure ziztada behar dugu kanpainari egindako ekarpena da Letra haurrideak liburua. 31 egileen artean dago Castillo Suarez. Altsasuarrak, gainontzeko idazleen modura, prentsa idatzia gai hartuta idatzi du Malkoak euritan bezala lana. "Prentsa idatziaren balioak eta onurak, kezkak eta arriskuak, mozdadeak eta gehiegikeriak, abenturak eta kalenturak jorratu dituzte, 31 piezako mosaiko plural eta heterogeneoa osatu" da, hala diote Berria egunkaritik.Liburua formatu elektronikoan argitaratu da, ePub eta PDF formatuetan, eta Berriaren web-gunean eskuratu daiteke, musutruk.