Ezin zailagoa!

Guaixe 2012ko abuztuaren 31

Beste behin Nafarroako Zirku Jaialdia hartuko du Altsasuk. 17:00etatik 18:30era Zirku tailerra emanen du Orekak, Nafarroako zirku eskolak. Hura despeditu ondoren, 18:30ean, pista gaztea izanen da. Sergio de Andres zirku pistako buru magikoa izanen da. Harekin batera ariko dira Dans Lóeil de Sergio akrobatak, Kompass malabareak eta Mas vale maña oreka saioak. 19:30ean Cabaret elegancek despedituko du zirku jaialdia.