Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Altsasun bertan "gaur egun eta azken 40 urteotan jasan izan dugun errepresioa ikustekoa da" diote Ospa eragileko kideek. Haiek izan dira biharko deialdia egin dutenak, Ospa eguna antolatu dutenak. "Okupazio indarrak behingoz hemen ez ditugula nahi entzun gaitzaten nahi dugu, entzun eta alde egin dezaten". Helburu horrekin antolatu da biharko eguna. Parte-hartzaileei "indar okupatzaileak agurtzeko" dotore janzteko eskatu diete talde eragilekoek. Egitaraua12:30ean Txirigota poteoa, plazatik. 15:00etan Bazkaria17:00etan Sketx txapelketaren finala. 17:30ean Martxa hasiera plazatik. 18:00etan Mosaiko erraldoia. 19:30ean Herri jolasak. 21:00etan Koartela okupatu. 23:00etan Kontzertuak.