Bertan ditugu Altsasuko festak. Urtero bezala, egitarauan lekua egin diote Larrain dantzari. Dantzak ezagutu ez edo ahaztuta dituztenek, freskatzeko aukera bikaina dute festa bezperan. Larrain dantza ikastaroa astelehenean hasi zen. Hurrengo saioak gaur, 7an, 10ean eta 12an dira, 19:30ean Labadero eraikinean. Ikastaro irekia da eta herritar guztiak animatu dituzte dantzara.Joan zen urtean gauerditik 21:30ean pasatu zuten dantzaldi herrikoia eta aldaketak emaitza ona izan zuen: dantzaldian jende gehiagok parte hartu zuen. Nola ez, horretan lagundu zuen festa bezperan antolatutako larrain dantza ikastaroak. Festak pasatuta ere zenbaitek dantza talde herrikoian jarraitu zuten. Aurten ekimena errepikatu dute.