Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Altsasuko Udaleko Kultura Zerbitzuak jakinarazi duenez, larunbat honetako antzerkia atzeratu egin da Maria Luisa Merlo aktorearen osasun arazoengatik. 100 m2 komedia urriaren 12ra atzeratu dute. Sarrerak itzultzeko epeaData berrian antzerkira joaterik ez duenak sarrerak itzultzeko aukera izanen du irailaren 18tik 23ra Iortia kultur gunean.AntzezlanaJuan Carlos Rubioren antzezlan bikainak urte bat baino gehiago darama antzokiz antzoki. Maria Luisa Merlo, Miriam Diaz-Aroca eta Miguel Vigil aktoreek 100 metro karratuko pisua banatuko dute. Komedian bat egiten dute dibertsioak eta umore onak eta bakardadea eta bizitzeko gogoaren moduko sentimenduek.