Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Arsenio Fernandez de Mesa, Guardia Civilaren zuzendaria, atzo goizean Altsasuko kuartelean bisitan izan zen. Burundako herrian dauden Guardia Civilei "egunero egiten duten lanagatik bere eta erakunde guztiaren babesa" azaldu zien Fernandez de Mesak. Zuzendariak agenteei haien egitekoak "dagokizuen esfortzu eta izpiritu berarekin" egiten segitzeko animatu zituen. "Erakundearendako harrotasuna zarete eta Espainia osoan erreferentzia", horregatik, "Espainiaren aldeko lan pairamentsuarekin" segitzera animatu zituen agenteak. Zuzendariak Altsasuko kuarteleko Guardia Civilak agurtu eta haiekin bazkaldu zuen. Fernandez de Mesaren bisita Ospa Eguna eta udalak onartutako mozioaren ondoren etorri da.