Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Altsasuko Udaleko Emakumearen Bilguneak eta Intxostiapunta gazteguneak argazki lehiaketa berezia antolatu dute festetarako. Berdintasunerantz fokatzen izenarekin, lehiaketak gai zehatza du: "Neskak eta mutilak, gizonak eta emakumeak festetan. Berdintasuna edota diskriminazio distirak". Jaietan nola ikusten dugu elkar? Nola gozatzen dugu? Zeinek zaintzen du? Nola ligatzen dugu? Nork garbitzen du? Argazkiek galdera horiei erantzun behar die. Lanak irailaren 19tik 27ra (12:00ak arte) entregatu behar dira Altsasuko Udalean, Emakumeen bilgunean edo Intxostiapunta gaztegunean. SariakBi kategoria daude, gazteena (12-30 urte) eta helduena. Bi mailetan 150 euroko eta 100 euroko sari bana banatuko dira Altsasuko saltokietan erosteko.