Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Agorrilaren 4an, hasi bezain laster ia, final-hamaseirenetan bukatu zen Hodei Mazkiaran pistard altsasuarraren amets olinpikoa, Bernard Esterhuizenek (Hegoafrika) utzi zuen kanpoan. Baina hori bigarren aldian izan zen, arratsaldean, goizeko sailkatze txandan matxura tekniko bat izan zuen eta "hortik aurrera dena gaizki joan zen". Hala aitortu digu Mazkiaranek bizikletako aulkiari eusten dion torlojua lehiaren erdian hautsi zela gogoratzean. "Normalean ez da apurtzen, baina egun horretan apurtu zen. Zorte txarra. Ia-ia apurtzea ezinezkoa da, baina...". Pistard altsasuarren susmoa da azken entrenamenduak nahiko gogorrak izan zirela eta orduan hautsiko zela torlojua. "200 metrotan entseatzen oso indartsu esertzen gara eta hor hautsiko zen". GertutikHodei Mazkiaran UriaDagoeneko London ahaztuta?Ez, Londongo esperientzia beti geldituko da nirekin. Esperientzia oso-oso ona izan zen. Keirin proban parte hartzekoa zinen baina abiaduran lehiatu zinen. Hori esan zuen hasieran hautatzaileak. Keirina oso ondo prestatu nuen. Kontzentrazioko azken astean abiadura proban lehiatuko nintzela esan zidaten. Entenamendu aldaketa batzuk izan ziren, baina ongi entrenatuta nengoen. Mallorcan oso sentsazio onak nituen. Londonera aste bat lehenago joan ginen eta nahiko ongi ikusi nuen neure burua. Keirinetik abiadurara aldatzeak ez zuen aldaketa handirik ekarriko, ezta?Ez dago alde handirik. Keirina sprint luzeagoa da eta abiadurakoa motzagoa da. 20 segundo eta 10 segundo, gutxi gorabehera. Ongi entrenatuta nengoen eta ongi egiteko moduan. 200 metroko abiadura proba. Hasi eta, krask!Oso ongi abiatu nintzen. Eseri, bi pedal kolpe eman eta torlojua hautsi egin zen. Aurreneko 50 metrotan matxura edo zerbait baduzu errepikatzen uzten dizute gehienetan. Errekuperatzeko denborarik gabe proba errepikatu nuen. Burua beste nonbait nuen eta gaizki aritu nintzen bigarren horretan. Hankak nekatuta, eta burua joandaBai. Oso nekatuta. Oso zaila egin zitzaidan. Hanketan eta bizkarrean min pixka bat hartu nuen torlojua haustean. Burua beste alde batean duzu. Hurrengo olinpiadetarako 4 urte dituzula, hauek prestatzen 2 urte topera egin dituzula, gauzak ongi eginez iritsi zarela eta segundo batean guztia hautsi dela pentsatzen hasten zara... Lau urte barru Brasilen?Baietz uste dut. Han egoteko dena emanen dut. Eta etorkizun hurbilean, zer?Cespa-Euskadi babeslearena bukatu da eta orain babesleren bat ateratzen badugu taldea aterako dugu. Bestela, taldea dugu eta Basque Team fundazioa hor dago eta ez gara gaizki geldituko. Zein helburu ditu denboraldi berrirako?Hilaren 28an Espainiako txapelketa dugu. Ondoren etorriko da Munduko kopa, Europako txapelketa eta Mundiala. Besoan min hartuta ikusi zaitugu aurreko egunetan. Prestaketarako oztopo izanen da?Entrenamenduko aurreneko egunean, gimnasioan min pixka bat egin nuen: sorbalda atera zitzaidan. Susto bat izan zen, baina Espainiako txapelketa prestatzeko pixka bat gaizki gelditu naiz. Oraindik zer eginen dudan ez dakit. Bitartean, irailaren 13ko eguerdian, udaletxeko balkoian izanen zara. Bai, Altsasuko festen hasierako etxajua botako dut, bai. Niretako ohore handia da txupinazoa botatzea.