Estreinakoz, hemen dira Intxostiako festak

Guaixe 2012ko irailaren 7a

Bihar ospatuko dira Intxostia auzoko festak, Altsasuko jaien egutegia aberastuko duena. Zumalakarregi plaza festa-gune bihurtuko da larunbat eguerditik aurrera. Iaz soilik kontzertuk izan ziren, aurten egitaraua zabaldu dute. Egitaraua12:00etan Txupinazoa.                   Intxostia txarangaren kalejira.                  Jubilatu eta pentsiodunen elkarteko abesbatza.                  Ekitaldi berezia.                  Puzgarriak.                  70eko eta 80ko musika, Dj batek jarrita.                 Japoniar bonbak. 14:30ean Herri paella. 18:00etan Hodei magoa. 19:15ean Japoniar bonbak. 21:30ean Su-zezena. 23:00etan Kontzertuak: Dentera, Los del Rayo (Aitana, Aintzane eta Jaioneren laguntzarekin) eta Ourfight.