EHEko 2 kide epaitegira

Guaixe 2012ko irailaren 6a

Itziar Claver Herrera eta Haizea Ramirez de Alda Pozueta asteartean epaitu eginen dituzte. Iruñeko auzitegiko penaleko areto batean izanen da. Biak ere Altsasuko Euskal Herrian Euskaraz (EHE) eragileko kide dira. Azaroaren 18an hizkuntza paisaia euskalduntzeko Ezabatu eta euskaraz bizi ekimenean parte hartu zuten, eta Foruzaingoak identifikatu zituen. Bi euskaltzaleek bina isun jaso zuten. Aurrena 150 eurokoa "desobedientziagatik" izan zen. Baina isun hori bertan behera gelditu zen, Foruzaingoarekin euskaraz hitz egiteko eskubide osoa baitugu. Beste isuna, 3.000 eurokoa bakoitza, gaztelaniako seinaleak ezabatzeagatik jarri zieten. Euskaltzaleak isun hori ordaintzera behartuak izan ziren. EuskarazBai Claverrek bai Ramirez de Aldak euskaraz bizitzeko hautuari eutsiko diote Iruñeko Auzitegian. Beraz, euskaraz baizik ez dute deklaratuko. "Gure hizkuntzan deklaratu nahi dugu eta ez dugu itzultzailerik onartuko. Ez dugu ulertzen Euskal Herrian bertako hizkuntzan deklaratzeko itzultzaile baten beharra izatea". Ezabatu eta euskaraz bizi Ekimenaren bidez euskaltzaleek salatu nahi zuten Euskal Herriko paisaia linguistikoak erabat arrotza izaten jarraitzen duela. Ezabaketen bidez "herri euskaldunak bizi duen zapalkuntzaren mugak azaleratu, hausnarketa bilatu eta hizkuntza paisaia irauli" nahi izan zuen eragile euskaltzaleak.KontzentrazioakIrailaren 11n, asteartean, 10:00etan, Iruñeko auzitegien aurrean. Eta, 19:30ean, Altsasuko plazan.