Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Altsasuko Udala ikasturte berrirako kultura, emakumea eta gazteria sailetan eta ludoterarako eskaintza egin du. Interesatuek hilaren 15era arte dute izena emateko epea. Horretarako 012 telefonora hots egin edo www.altsasu.net atariaren bidez egin daiteke. Onartutakoen zerrendak publiko eginen dira gero eta hilaren 24tik 28ra ordaintzeko aukera izanen da. Berritasunen artean daude ludotekan 0 eta 3 urte bitarteko haurrek gurasoekin egon ahal izanen direla, astelehenetan 18:30etik 20:00etara eta asteazkenetan 17:00etatik 18:30era. Gazteria sailak behar bereziak dituzten gazteei zuzendutako psikobalet eskaintza egin du. Emakumearen Bilgunearen eskaintzan aipagarriak dira joste lanetarako hastapen ikastaroa eta 40 urtetik gorako emakumeei zuzendutako heltzeko plazerrari buruzko saioak. Jaietan eta urte osoan, berdintasunaAltsasuko Emakumearen Bilguneak mezu hori zabaldu nahi izan du. Herriko festetan ere etxeko eta familiaren ardurak denen artean partekatzeko dei eginez. Bide batez, eraso sexisten kontra azaldu da. Halakorik jasotzen duen edonork Udaltzaingoaren 636 458 016 telefonora hots egin dezakeela jakinarazi du Emakumearen Bilguneak.