Jabi Morenok beste trofeo bat etxera

Guaixe 2012ko irailaren 11

Altsasuko Jabi Moreno korrikalaria Jolastokieta Krossean nagusitu zen larunbatean. Donostiako Altza auzoan jokatu zen lasterketak 4.2 kilometroko luzera du. Jose Mari Vilar memoriala lau korrikalariren artean erabaki zen, baina haietan azkarrena Jabi Moreno altsasuarra izan zen. 14,23 minutuko denbora egin zuen, bigarrena 6 segundora utziz. Lasterketa baliagarria da Donostiako Challengerako.Dantzaleku Sakana taldeko korrikalaria urte borobila egiten ari da. Besteak beste, podiuma egin du Sakanako krosean, Getxoko lasterketan, Trapagaranen, Donostiako Ibaeta auzoko lasterketan, Dulantzin, Zuian, Sodupen, Errenterian eta Iturmendi-Bakaikuko Aitzkozar krossean.