Jose Manuel Goikoetxea Askorbe hil da

Guaixe 2012ko ira. 11a, 13:59

Emaztea eta 4 seme-alaba utzi ditu Goikoetxeak (1951-05-17 / 2012-09-11). Aralarko Mikel Donea Institutu Laboralean eta Gasteizko Maristasen egin zituen ikasketak. 1974an Abeltzain, ekoizpen eta ekonomia espezialitatean Albaitari lizentziatu zen. Ordutik 1980ra arte Lurgintza kooperatiban teknikari izan zen. Aldi berean, Nekazal Ganberarekin Gipuzkoako saneamendu kanpainak zuzendu zituen. 1980an Eusko Jaurlaritzako Nekazaritzako kontseilari-ordea kargua hartu zuen eta 1988ra arte hartan jardun zuen. 1998ko otsailean Nekazaritza eta Arrantza kontseilari izendatu zuten eta 1995eko garagarrilera arte bete zuen kargua. Gainera, azken 4 urteetan Altsasuko alkate ere izan zen Goikoetxea. Ardura publikoak utzi ondoren, urte eta erdiz Bultzan Sako gerente izan zen, 1996ko ilbeltzean Iparlateko kontseilari-ordezkari izendatu zuten arte. 1999ko garagarrilaren 13an Nafarroako Parlamentario akta eskuratu zuen EA-EAJ koalizioarekin aurkeztean. 2003ko martxoaren 27an despeditu zuen jardun hori. Goikoetxea 1987an egin zen EAJ-PNVko kide. Bere eskarmentuagatik alderdiko Batzar Nazionalean Nafarroa ordezkatzeko izendatu zuten. Kargu horretan aurtengo ilbeltzera arte izan da. EAJtik adierazi dutenez, "Goikoetxea bere herrialdearekin eta herriarekin konprometitutako gizona izan da. Baita zehaztasun eta lan nekaezinarekin ordezkatu duen jendearekin ere".