Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
940 euroko isuna eta 6 eguneko zaintza iraunkorra eskatu zituen. Abokatuak, berriz, absoluzioa eskatu zuen. 2 euskaltzaleak itzultzailearekin deklaratzera ukatu zirenAsteartean epaitu zituzten Iruñean Itziar Claver eta Haizera Ramirez de Alda, 16 seinale ezabatzeaz akusatuta. Euskal Herrian Euskarazko (EHE) ordezkarien iritziz auzitegian ez zegoen "eman beharreko eztabaidaren funtsa, euskaldunok pairatzen dugun egoera lazgarrian baizik. Beste behin ere, euskaraz bizitzeko nahia praktikara eramateak lege menderatzaileekin, epaitegiekin eta isun administratiboekin egin du topo".Epaiketa Hasi bezain laster, Ramirez de Aldak esan zuen euskaraz deklaratu nahi zuela, "baina interpreterik gabe". Eta Claverrek gaineratu zuen: "ez dut ulertzen hemen interprete bat behar izatea bertako hizkuntzan hitz egiteko". Lekuko gisa aritu zen foruzain batek adierazi zuen normala dela inguruetan seinaleak ezabaturik egotea eta hori ikusteak ez duela harritzen. Froga gisa aurkeztutako 10 seinaleen argazkien artean ez zegoen EHEko kideek ezabatutakoa. Foruzainak gainontzeko seinaleak zeinek ezabatu zituen ez zekiela gaineratu zuen. Altsasuko kaleen mantenuaz arduratzen den langile batek azaldu zuen argazkietako bi seinale aspalditik zeudela ezabatuta eta ez dakiela besteak noiz ezabatu zituzten. Altsasuko alkate Garazi Urrestarazu Zubizarretak euskaraz deklaratu zuen itzultzaileaz baliatuz: "uste dut euskaldunon eskubideen alde lana egiten dutela bi akusatuek eta ez direla horregatik epaituak izan behar". Eta gaineratu zuen argazkietan ageri ziren hainbat seinale "aspalditik ezabatuak" izan zirela.Fiskalak eta Nafarroako Gobernuaren ordezkariak 2 euskaltzaleendako zigor handiena eskatu zuten 941,43 euroko isuna eta sei eguneko zaintza iraunkorra (aurretik 3.000na euro ordainduak dituzte). Defentsak aldiz absoluzioa eskatu zuen "poliziaren esana froga aski ez" izateaz gain ezabatutako seinalearen argazkirik ere ez zutelako aurkeztu eta, beraz, ez dagoelako inongo frogarik. Azken hitza hartzean Ramirez de Aldak euskaraz bizitzeko aukerarik ez dagoela salatu du. Claverrek, berriz, zera esan zuen: Euskal Herrian ezin dugu euskaraz bizi, eta lotsagarria da hemen euskaraz bizitzeagatik egotea".DeiaAsteartean Altsasuko udaletxe aurrean kontzentrazioa egin zuten 60 bat pertsonak. Euskaraz bizi nahiari epaiketarik ez leloa zabaldu zuten. Bukaeran 2 auzipetuek hitza hartu eta euskaraz bizitzearen alde lan egiten segituko dutela azaldu zuten. Bildutakoak horri lotzera gonbidatu zituzten. Eta gaineratu zuten: "Salaketu eta aldarrikatu egin behar da. Baina lehenengo gauza euskaraz egitea da. Norberaren ardura da, bai festetan, bai egunerokotasunean".