Altsasuko Udaleko Emakumearen Bilguneak eta Intxostiapunta gazteguneak lehiaketa antolatu zuen Jaietan eta urte osoan, Berdintasuna kanpainari irudia jartzeko. Lehiaketan Iker Diez de Ulzurrun irabazi du. Haren marrazkiak bi mezu nagusi zabaltzen digu: etxeko lana eta familiako ardurak gizonen eta emakumeen artean banatzeko beharra eta sexu-erasoen prebentzioa eta salaketa. Irudia festetako programan txertatu da eta herriko karrika, txozna eta tabernetan zabaldu dute.