Sexu erasoen kontrako deia

Guaixe 2012ko irailaren 13a

Festetan ere bai: BAI baiezkoa da, eta EZ ezezkoa. Sexu erasorik ez. Ideia hori zabaldu nahi dute Altsasuko Feministak, Bilgune Feminista eta Altsasuko Udalak. Hiru erakundeetatik adierazi dutenez, "Altsasuko festak gainean ditugu eta festetan sexu erasoak jasateko arriskuak gora egiten du. Indarkeria emakumeen arazoa ez ezik, denon arazoa" dela gogorarazi dute. Bestalde, emakumeen aurkako erasoak gogor gaitzetsi dituzte eta altsasuarrak animatu dituzte sexu erasoen aurka antolatzen diren jardueretan parte hartzera636458016 (24 orduz)Sexu erasoen aurrean udalera dei daiteke, Udaltzaingoa.