Elkartasun azoka festetan

Guaixe 2012ko irailaren 13a

Migrazioaren inguruan eta migratutako pertsonekin lan egiten duen Migrapies-en Altsasuko aurreneko ekimena izanen da. 10 pertsonako lagun talde batek osatzen dute taldea Madrilen. Haietako bat altsasuarra da eta migrazioaren arloko lanketa Altsasura ekarri nahi izan du. Horregatik, aurreko asteburuan denetariko materialak bildu zituen Migrapiesek Gure Etxean. Objektu horiek guztiak Altsasuko festetan, 12:00etatik 20:30era, Foru plazan izanen dira eskura gai. Lortutako dirua aurrera begira ekimen gehiago garatzeko erabiliko du Migrapiesek. Gainera, festetan etxetik objektuak eraman eta postuan daudenekin ordezkatzeko aukera izanen da. Horrela trukea sustatu nahi du Migrapiesek.