Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Altsasuko Udalak herriko kaleak garbitzeko makina berria erosi du. Pasa den astean hasi zen herrian barna bere zeregina betetzen. 90.270 eurotan erosi du udalak makina. Nafarroako Gobernuak libreki erabiltzeko funtsetik 40.000 euro bideratu ditu erosketa horretara Altsasuko Udalak. Gainontzeko 50.270 euroak udalak berak jarri ditu. Altsasuko Udalak eta Etxarri Aranazkoak zerbitzuak trukatu egin dituzte. Altsasuko kaleak garbitzeko makina zaharra Etxarri Aranazko festetan kaleak garbitzeko erabili zen eta Etxarri Aranazko Udalaren eskenatoki bat, berriz, Altsasun erabili da.