Udalak 3 kaleren izena onartu ditu

Guaixe 2012ko irailaren 12a

Asteartean egindako bilkuran Altsasuko Udalak 3 kalerendako izenak onartu zituen. Alde Zaharra Otadiko Kristo Deuna ermita lotzen dituen kalea, Amandrea plazako koloredun etxeen lorategi ondoan dagoena, Galtzada kalea izanen da, urbanizazio lanak egin zirenean atera zen galtzada gogoan. Hegoalderago egin zen urbanizazioan, aipatu kalearen paraleloa den beste kale bati Ualdera kalea izena jarri dio Altsasuko Udalak. Garai batean han txipudi bat omen zegoen.  Azkenik, San Pedrobideko errotondatik mendebaldera ateratzen den kaleari Mendizabal izena eman dio udalak. Bilkura berean Altsasuko Udalak ehiza barrutiko estatutuak moldatu zituzten. Hala, barrutia kudeatzen duen Erkuden elkarteak Altsasun erroldatutakoei edo bikote altsasuarra duten ehiztariei kuota bat kobratuko die eta beste bat Altsasun erroldatu ez direnei.