Joseba Fernandez munduko azkarrena

Guaixe 2012ko ira. 13a, 18:38

200 metrotako errekorra hautsi duIturmendiko irristalaria munduko txapeldun berria da 200 metroko erlojupekoan, eta gainera munduko errekor berria ezarri du. Egun borobila izan zuen asteazkenean, munduko errekorra bi aldiz hautsiz: kanporaketan, 16,047ra jaitsi zuen errekorra, eta final handian, begi guztiak begira zituenean, 15,879an utzi zuen munduko errekor berria. Urrezko domina irabazteaz gain, Ioseba Fernandezek erakutsi du gaur gaurkoan munduko irristalari azkarrena dela.Iturmendiarrak joan zen urteko munduko txapelketan, Korean, egindako marka hobetu du. Orduan ere errekor berria jarri zuen, 16,185eko markarekin. 300 metrotan dominaHilaren 15era arte, Italiako Ascoli Piceno eta San Bendetto hirietan Abiadurako Munduko Irristaketa Txapelketa jokatzen ari da pistan, zirkuituan eta maratoian. Ioseba Fernandezek hasiera bikaina eman zion txapelketari. Larunbatean, txapelketako lehen egunean, goizeko kanporaketa gainditu zuen 8. denbora onenarekin. Antza, indarrak arratsalderako gorde zituen. Horrela, arratsaldeko 19:00etan, final handian, bigarren sailkatu zen 24,774 segundoko denborarekin, Pedro Causil kolonbiarraren atzetik. Oraindik beste dominen bat lortzeko aukera du, atzo 500 metrotako sprintean lehiatzekoa zen eta.www.fep.esFinalaren bideoa ikusgai Espainiako Irristaketa Federazioaren web orrian.